viernes, 25 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Klik programa informatikoa


Nire ustez, irakasleentzako programa informatikoa da. Honen bidez multimedia didaktikoak egin daitezke, aurretik erabakitako eredu batetik abiatuta jarduera hezitzaileak sortuz. Zazpi hizkuntzetan aurki dezakegu, horien artean euskarazko bertsioa ere badagoela.

Programa honek eskolako curriculum-aren alderdi guztiak hartzen ditu barne, ia-ia arlo guztietarako aplikaioak daudela, eta letra-zopa, gurutzegramak, buruhausgarriak,…etab erabiltzen jorratzen dira ariketak. Beraz, esan dezakegu umeek jokoak bezala ikusten dituzten metodoak erabiliz jorratzen dela ikaskuntza.

Programa honek arrakasta handia izan du kataluniako lehen hezkuntzako eskoletan eta era berean estatuko beste lekuetara zabaltzen ari da, uste dela bere mugatik at ere erabiliko dela. Arrakasta honi buruzko hipotesiak bota dira, adibidez programaren koste baxua zein ikasleen maila kognitiboaren beharra programaren erabileran, izango liratekeela indartsuenak.

Artikulu honetan, klik programaren ikastaroei buruzko informazio ugari aurki ditzakegu eta bertan zer jorratuko duten azaltzen digute.
Udan Irakasleak birziklatzeko ikastaroak aurkezten dituzte eta jardunaldiren bat egonez gero ikus dezakezue.

No hay comentarios: