jueves, 15 de mayo de 2008

Ordenagailuak ikasgelan

Artikulu hau irakurri ondoren, argi geratu zait teknologiak gero eta gehiago sartzen ari direla irakaskuntzan. Ez dudana ulertzen da, artikulu honek dioena egia bada eta teknologiena errealitatea bada jada, zergatik karrera honetan ordenagailuak ez ditugun ikusi 3. mailara arte eta astean klase bat baino ez daukagun.
Baina orain dauden irakasleak eta ez orain irakaskuntza ikasten ari direnak, prest al daude klaseak ordenagilu bidez emateko? Nik ez dut uste baina denetara moldatu beharko da eta nik dakidan gauza bakarra da datorren urtean informatikari buruzko hainbat kurso ikasi beharko ditudala seguruenik etorkizun ez hain urrunean niri tokatuko zaidalako ordenagailu bidez klaseak ematea. Beldurra ematen dit momentu hori iritsiko delako behar bada, nik nahi dudana baino lehenago.

No hay comentarios: