jueves, 15 de mayo de 2008

Maiatzak 5

Gaur klase praktikoan animazioa nola sartu dezakegu power point-ean ikasi dugu. Modu horretan, gure unitate didaktikoa burutzeko metodologia erakargarriagoa eta dinamikoa erabiliko dugu.
Elementu ezberdinak erabili ditzazkegu animazioa lortzeko: elementuen mugikortasuna, soinuekin efektu ezberdinak egitea... Oso baliogarria dela uste dut gauza ezberdinak egiteko: ipuinak, ariketak, unitate didaktikoak...

Ordenagailuak ikasgelan

Artikulu hau irakurri ondoren, argi geratu zait teknologiak gero eta gehiago sartzen ari direla irakaskuntzan. Ez dudana ulertzen da, artikulu honek dioena egia bada eta teknologiena errealitatea bada jada, zergatik karrera honetan ordenagailuak ez ditugun ikusi 3. mailara arte eta astean klase bat baino ez daukagun.
Baina orain dauden irakasleak eta ez orain irakaskuntza ikasten ari direnak, prest al daude klaseak ordenagilu bidez emateko? Nik ez dut uste baina denetara moldatu beharko da eta nik dakidan gauza bakarra da datorren urtean informatikari buruzko hainbat kurso ikasi beharko ditudala seguruenik etorkizun ez hain urrunean niri tokatuko zaidalako ordenagailu bidez klaseak ematea. Beldurra ematen dit momentu hori iritsiko delako behar bada, nik nahi dudana baino lehenago.

Metodologia eta Teknologia

Ikusitako bideoa interesgarria iruditu zait etorkizunera begira eginda dagoelako. Eskola batean gertatzen da, zuzendaria klase batean sartu eta eskola berriko proiektua aurkesten du, teknologia berriak bertan sartzeko.
Horrela izanik, ikasleek teknologia berriak erabiltzen hasten dira. Baina interesgarria iruditu zaidana azkenengo galderak izan dira, zeinetan hausnarketa sakona egin ahal izan dudan. "De que sirve la teknologia si el metodo se mantiene?". Egia esan, ez da aurrerakuntzarik izango nahiz eta teknologia berriak erabili, metodoa berdina izango bada.

Maiatzak 8

Gaurko klasean, unitate didaktiko bat power pointarekin nola egiten den ikasi dugu. Horretarako, irakasleak pauta batzuk azaldu dizkigu taldeko lana ondo bideratzeko. Gainera, power pointean animazio eta ahotsa nola sartzen den ere ikasi dugu.

viernes, 25 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Klik programa informatikoa


Nire ustez, irakasleentzako programa informatikoa da. Honen bidez multimedia didaktikoak egin daitezke, aurretik erabakitako eredu batetik abiatuta jarduera hezitzaileak sortuz. Zazpi hizkuntzetan aurki dezakegu, horien artean euskarazko bertsioa ere badagoela.

Programa honek eskolako curriculum-aren alderdi guztiak hartzen ditu barne, ia-ia arlo guztietarako aplikaioak daudela, eta letra-zopa, gurutzegramak, buruhausgarriak,…etab erabiltzen jorratzen dira ariketak. Beraz, esan dezakegu umeek jokoak bezala ikusten dituzten metodoak erabiliz jorratzen dela ikaskuntza.

Programa honek arrakasta handia izan du kataluniako lehen hezkuntzako eskoletan eta era berean estatuko beste lekuetara zabaltzen ari da, uste dela bere mugatik at ere erabiliko dela. Arrakasta honi buruzko hipotesiak bota dira, adibidez programaren koste baxua zein ikasleen maila kognitiboaren beharra programaren erabileran, izango liratekeela indartsuenak.

Artikulu honetan, klik programaren ikastaroei buruzko informazio ugari aurki ditzakegu eta bertan zer jorratuko duten azaltzen digute.
Udan Irakasleak birziklatzeko ikastaroak aurkezten dituzte eta jardunaldiren bat egonez gero ikus dezakezue.

jueves, 17 de abril de 2008

Apirilak 24

Gaurko klase orduan LINK bat nola eratzen den ikasi dugu. Gure klaseko ikaskideena hain zuzen ere. Horretarako, klasekideen blog helbideak eskatu ditugu ondoren gure blogean eransteko. Modu honetan, modu zuzuen batean sar gaitezke gure klaseko blogean. Auskarketak irakurri eta gure ezagutza handitzeko. Bestalde, bideo bat ere gure blogean sartzea lortu dugu. Horretarako, youtuben "blogen aplikazio didaktiko" gaiari lotutako bideoak topatu ditugu.

Hona hemen, blog bat erabiltzeko bideo instrukzioa. Modu praktiko eta bisual batean blog baten funtzioak eta erabilgarritasunak ikasi dezakegu.

value="http://www.youtube.com/v/3vWJxWP4wOI&hl=es">

Apirilak 17

Gaurko lana:

Gaurko klasean, gure blogean norberaren argazki bat sartu dugu. Ondoren, erloju bat ere sartzeko irakasleak pauta batzuk azaldu digu: Personaliztu/ diseƱo/ add a page element/HTML/java. Web gune honetan beha dezakegu erloju estilo desberdinak: http://www.clocklink.com/gallery_wlppr.php. Gure kontura, erlojua apaintzeko aukera izan dugu.

Ausnarketa:
Pertsonalki oso interesgarria iruditu zait gure blogean erlojua sartzearen azalpentxoa. Modu hoentan, blogearekin lan egiten ari garen bitartean ordua zein den jakiteko aukera ematen gaituelako. Beraz, gure lana sekuentzializatu ahal izateko.