jueves, 15 de mayo de 2008

Maiatzak 5

Gaur klase praktikoan animazioa nola sartu dezakegu power point-ean ikasi dugu. Modu horretan, gure unitate didaktikoa burutzeko metodologia erakargarriagoa eta dinamikoa erabiliko dugu.
Elementu ezberdinak erabili ditzazkegu animazioa lortzeko: elementuen mugikortasuna, soinuekin efektu ezberdinak egitea... Oso baliogarria dela uste dut gauza ezberdinak egiteko: ipuinak, ariketak, unitate didaktikoak...

Ordenagailuak ikasgelan

Artikulu hau irakurri ondoren, argi geratu zait teknologiak gero eta gehiago sartzen ari direla irakaskuntzan. Ez dudana ulertzen da, artikulu honek dioena egia bada eta teknologiena errealitatea bada jada, zergatik karrera honetan ordenagailuak ez ditugun ikusi 3. mailara arte eta astean klase bat baino ez daukagun.
Baina orain dauden irakasleak eta ez orain irakaskuntza ikasten ari direnak, prest al daude klaseak ordenagilu bidez emateko? Nik ez dut uste baina denetara moldatu beharko da eta nik dakidan gauza bakarra da datorren urtean informatikari buruzko hainbat kurso ikasi beharko ditudala seguruenik etorkizun ez hain urrunean niri tokatuko zaidalako ordenagailu bidez klaseak ematea. Beldurra ematen dit momentu hori iritsiko delako behar bada, nik nahi dudana baino lehenago.

Metodologia eta Teknologia

Ikusitako bideoa interesgarria iruditu zait etorkizunera begira eginda dagoelako. Eskola batean gertatzen da, zuzendaria klase batean sartu eta eskola berriko proiektua aurkesten du, teknologia berriak bertan sartzeko.
Horrela izanik, ikasleek teknologia berriak erabiltzen hasten dira. Baina interesgarria iruditu zaidana azkenengo galderak izan dira, zeinetan hausnarketa sakona egin ahal izan dudan. "De que sirve la teknologia si el metodo se mantiene?". Egia esan, ez da aurrerakuntzarik izango nahiz eta teknologia berriak erabili, metodoa berdina izango bada.

Maiatzak 8

Gaurko klasean, unitate didaktiko bat power pointarekin nola egiten den ikasi dugu. Horretarako, irakasleak pauta batzuk azaldu dizkigu taldeko lana ondo bideratzeko. Gainera, power pointean animazio eta ahotsa nola sartzen den ere ikasi dugu.

viernes, 25 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Klik programa informatikoa


Nire ustez, irakasleentzako programa informatikoa da. Honen bidez multimedia didaktikoak egin daitezke, aurretik erabakitako eredu batetik abiatuta jarduera hezitzaileak sortuz. Zazpi hizkuntzetan aurki dezakegu, horien artean euskarazko bertsioa ere badagoela.

Programa honek eskolako curriculum-aren alderdi guztiak hartzen ditu barne, ia-ia arlo guztietarako aplikaioak daudela, eta letra-zopa, gurutzegramak, buruhausgarriak,…etab erabiltzen jorratzen dira ariketak. Beraz, esan dezakegu umeek jokoak bezala ikusten dituzten metodoak erabiliz jorratzen dela ikaskuntza.

Programa honek arrakasta handia izan du kataluniako lehen hezkuntzako eskoletan eta era berean estatuko beste lekuetara zabaltzen ari da, uste dela bere mugatik at ere erabiliko dela. Arrakasta honi buruzko hipotesiak bota dira, adibidez programaren koste baxua zein ikasleen maila kognitiboaren beharra programaren erabileran, izango liratekeela indartsuenak.

Artikulu honetan, klik programaren ikastaroei buruzko informazio ugari aurki ditzakegu eta bertan zer jorratuko duten azaltzen digute.
Udan Irakasleak birziklatzeko ikastaroak aurkezten dituzte eta jardunaldiren bat egonez gero ikus dezakezue.

jueves, 17 de abril de 2008

Apirilak 24

Gaurko klase orduan LINK bat nola eratzen den ikasi dugu. Gure klaseko ikaskideena hain zuzen ere. Horretarako, klasekideen blog helbideak eskatu ditugu ondoren gure blogean eransteko. Modu honetan, modu zuzuen batean sar gaitezke gure klaseko blogean. Auskarketak irakurri eta gure ezagutza handitzeko. Bestalde, bideo bat ere gure blogean sartzea lortu dugu. Horretarako, youtuben "blogen aplikazio didaktiko" gaiari lotutako bideoak topatu ditugu.

Hona hemen, blog bat erabiltzeko bideo instrukzioa. Modu praktiko eta bisual batean blog baten funtzioak eta erabilgarritasunak ikasi dezakegu.

value="http://www.youtube.com/v/3vWJxWP4wOI&hl=es">

Apirilak 17

Gaurko lana:

Gaurko klasean, gure blogean norberaren argazki bat sartu dugu. Ondoren, erloju bat ere sartzeko irakasleak pauta batzuk azaldu digu: Personaliztu/ diseño/ add a page element/HTML/java. Web gune honetan beha dezakegu erloju estilo desberdinak: http://www.clocklink.com/gallery_wlppr.php. Gure kontura, erlojua apaintzeko aukera izan dugu.

Ausnarketa:
Pertsonalki oso interesgarria iruditu zait gure blogean erlojua sartzearen azalpentxoa. Modu hoentan, blogearekin lan egiten ari garen bitartean ordua zein den jakiteko aukera ematen gaituelako. Beraz, gure lana sekuentzializatu ahal izateko.

miércoles, 16 de abril de 2008

Web 2.0 bideoa

Web 2.0 (Bideoa)

Zer da? Zertarako?
Web 2.0, informazioa eta ezagutza sortzeko sistema soziala daukagu. Honek, dinamikoa eta semantikoa dela esango nuke.

Ezaugarri aipagarrienak:
Bere arima; parte-hartzea, komunikatiboa, lankidetza eta aplikazio informazioa elkartrukatzeko erraztasunak ahalbideratzen duena. Aplikazio hauek dira:
- Blog
- Flirck
- Sindikazioa ( RSS)
- Youtube

Hona hemen, WEB 2.O sistema azaltzen duen eskema esanguratsua:

http://cmapspublic.ihmc.us/servlet/SBReadResourceServlet?rid=1173832010250_236757208_8822&partName=htmltext


Desberdintasuna web1 eta web 2.0aren artean:
- Web 2.0ak dioen moduan, guztiok eraikitzen dugu ezagutza. Beraz, Web 2.0 sistemak edonorrek erabiltzeko gai da. Beraz, WEB 1.Oan gertatzen zen ez bezala ez dira geeks bakarrik arituko sistema hanetan, zaleak, gizabanakoa eta alfabetizatu digitalak ere.
- web 1kin internetetik nabegatu eta informazioa prozesatzen zen bezala, oraingoan web 2.0 sistemarekin, guk sortu eta publikatzen dugu informazioa ezagutza bihurtzeko.
- Lehen; finkoa, aldaketarik gabe zen, oraingoan dinamikoa eta semantikoa da.
- Web 1.0 irakurri soilik egiten zen. Modu indibidualistan. Sistema berriarekin ladiz, denon artean idazteko aukera. Ezagutza kolektiboa sortuz.
- Web 1.0 sistemarekin, artikuluak luze samarrak ziren bitartean, oraingoan sakonak, post, mikro edukiak dira. TAGS, edukinak sailkatzeko erabili.


Ondorioak:
Web 2.0 sistema honen arabera, gure informazioa eta ezagutzak propioak eraiki ondoren publikatu eta edonorrek irakurri dezake. Gure informazioa ezagutza bihurtzeko. Elkarrekin ezagutza eraikitzeko.


Liburu elektronikoak

Liburu elektronikoarekin irakurtzera sustatu!

libros.astalawed.com web gune honetan, liburuak, egunkariak... deskargatu ahal ditugu. Liburu elektroniko honek, 128M kapazitatea eta bere tamaina A5koa da. Bere, pantaila ez dizu begiak kaltetzen. Baita testuak egin eta margotu dezakegu. Ondoren, testua gordetzeko aukera daukagu. Liburuen artean, guk nahi ditugun autoreak aukeratu dezakegu. Liburuak, autore zein obra titulua oinarrituz bila dezakegu.

Erraztasunak:
- Edonorrek erabiltzeko gai da. Erabiltzeko botoi gutxi dituelako.
- Pantaila "tactil" duenez erabiltzeko erraztasun gehiago daukagu.
Abantailak:
- Olandan, umeek ikastorala 16 kilo liburu eraman beharrean liburu digital honek soilik eramatea bultzatzen du.
- Liburuak ezezik, jokuak; hala-nola, sudokuak, argazkiak ikusi, tebeoak irakurri ditzakegu.


Iritzi pertsonala:

Liluratuta utzi nau bideo honek. Etorkizunak hain teknolotizatua egotea modu batean zein bestean beldurtzen nau. Beldurra baino teknologi hauen aurrean ezjakintasuna dela esango nuke.

Liburu digitalei dagokionez, oso erabilgarria eta asmakizun praktikoa dela esango nuke. Bideoak dioen moduan, haurrek liburu bat baino gehiago eramatearen ordez bakar batekin nahiko izango dutelako.

Hala-ere, aurrerapen honekin, ohiko liburuen edizioak eta idazketa tradizionala galtzearen beldur egongo ginateke. Ez hori bakarrik, aliabide teknologiko hauek; irakaskuntza-ikaskunzta prozesu indibidualista batera eramaten gaituela esango nuke. Era honetan, haur bakoitzak bere ordenagailuaren menpe buru belarriz egongo litzateke inolako kooperatibismo zein elkarlanean. Haurraren interakzioa bakarra ordenagailua izanda.

jueves, 10 de abril de 2008

Apirilak 10

Gaurko klasean BLOG bat zer den, bere erabilera hezkuntza aztertu dugu. Konturatu naizen moduan hezkuntza mailan BLOGaren erabiliera oso onuragarria dela esango nuke. Honako arrazoiak direla medio:

Abantailak:

- Edonondik sartu ahal zarela. Horretarako aparatua eta konekzioa behar duzu. Gainera, edonorrek idatzi dezake blog batean.
- Sarrerak kronologikoki alderantziz daude ordenatuta
- Feed batean bitazte site batetik beste batera doa eduki modu autonomikoan.
- Ibaspenak tag ( etikata) bitartez sailkatzen dira errezago bilatzeko.

Zertarako erabili?
- Informazioa gordetzeko
- Informazioa elkartrukatzeko
- Lanak egiteko
- Poiektuak garatzeko
-Koaderno pertsonala
- Irakasleentzako informazio trukatzeko, esperientziaz idazteko...
- Agenda 21 proiektua bideratzeko

Ondoren, blog bat egitera animatu gara. Horretarako irakaleak pauta batzuk azaldu dizkigu.
Ausnarketa: Oso interesgarria iruditu zait gaurko klasea. Blog baten erabilera etorkizun batean irakasleentzako onuragarria izango delaren ustea daukat. Nire aurtengo praktikunean izandako esperientziaz aldenduta, eskolako hainbat irakasleek, BLOGa erabiltzen zutela esango nuke. Bertan, bere esperientziak eta irakaskuntza ezagutzak elkartrukatuz.

Lehenengo posta

Kaixo guztiei!

Hona hemen nire lehenengo bloga!